San Fermín

Ereserkia
Hara ze pozik baserritarra, Iruñako festetara jatorrena den San Fermin peñak, gonbidatu du bertara hiru kopatxo bete pattarra, ostatu zaharrean txanda faja ta puro zaharra muturrean, zepeldu xamarra jada.

Gizajo umore gabea, dibertitzen ezin jakin nahi baditu Media Luna, Vista Bella edo Redin. Earki pasatzen dugu, bonbo eta txunda berdin jatorrenak garelako,gurea, peña San Fermin.

Ezin dela etorri Iruñako festetara ezin dela etorri gure neskatxa gazteak internazionaldu dira jotak baztertu dituzte. Twist-ari tira ta tira!

Peña jatorra, San Fermin, noski!, alaitasuna dario egun ta gaua disfrutatzeko,
gure grazia medio parranderoak txoratzen ditu, neskatxa denak,redio ta berarekin ezin burutu, hoberik ez oraindio!

Sorrera
1979

Peñakideak
282

Telefonoa
948239448

Egoitza
Manuel de Falla kalea 17

Jantzia
Gerriko eta zapia gorriak, ikur brodatuarekin. Blusa koadro zuri-beltz txikiekin.

Sailak eta Jarduerak
SAILAK: Erraldoi eta zaldikoen konpartsa, zanpantzar, mendia eta peña txikia. Lehenengo futbola, aretoko futbola, trikimako taldea, zezentxo taldea eta peñen arteko partidak jokatzen zituen errugbi taldea ere izan ditugu.
JARDUERAK: historia, sukaldaritza eta argazkilaritza ikastaroak egiten ditugu. Auzoan Agate Deunan, Inauterietan, San Joan suetan, Auzoko Jaietan, Euskararen Egunean eta Olentzeroan parte hartzen dugu. Urtero hainbat jarduera antolatzen dugu: eztabaida-solasaldiak, proiekzioak, Errege Eguneko ospakizuna, sagardotegirako irteerak, mendi irteerak, Bazkidearen Eguna, kontzertuak, antzerkiak, txikientzako ekintzak, Garagardoaren Festa eta, batez ere, Sanferminak ospatzen ditugu denak emanda.

Txarangak
Hasieran gure txaranga Maraton Orkestra izan zen Erriberako musikarien laguntzarekin. Pixkanaka-pixkanaka Erriberako musikari gehiago sartzen joan ziren, 2002 eta 2003an Errioxa Siete Valles izan arte. Hurrengo urtean Erriberako musikariekin itzuli ginen eta 2005ean Nesken Taldea hasi zen. Gure abestirik eskatuenak hurrengoak izan dira: kalean eta hasiera emateko “La novia azul”, tendiduan “Nicaragüa Nicaragüita” eta geldialdietarako  “Islas Canarias” pasodoblea.

Pankarten egilak
Resano, Javi Beriain, Kuadri, Hnos.Fraile, Txema Etxeberria, Pedro Beltran eta Luis Miguel Noain, Karmelo Rolan eta Patxi Serrano, Cuadrilla Denak, Iñaki Elso, Kaesareta Boliki, Josu Santesteban, Jaxinto, Txato, Roberto Flores, Mikel Urdiain, Esteban, Aritz Oyaga, Jokin y Txema…

Senidetzeak
Zanpantzar Tuterako Beterri Peñarekin.

Argazkiak mintzo
Iruñeko Peñek urtean zehar antolatzen dituzten ekimen eta jarduera ezberdinen argazkiak, benetako protagonista diren horiek, peñetako gizon-emakumeek, interpretatu eta azalduta.

KOKAPENA

Abestiak