El Bullicio Pamplones – Iruñeko Algara
Ereserkia
BUM, BUM, BUM, el Bullicio Pamplones! Ongi pasa nahi baduzu Iruñera etorri eta Bullicioko baten ondoan behar jarri gonbidatzen bazaituzte hartu gabe ez utzi edan zazu, lasai,zerbeza ta ardo gorri.
Gu horren irudi gara, hiru gauaza ditu Iruñ(e)ak, Gu horren irudi gara, Entzierroa, neska-mutilak eta Iruñako algara.
Entzierroa, neska- mutilak eta Iruñako algara. Juantxo zer ari zara, txotxolo al zaude? Lagunekin zinen ta e(g)in dute alde Nahi baduzu parranda, gurekin egin, gora iruñeako algara, gora sanfermin.
Jantzia
Zapi gorria ikur bordatuarekin. Blusa zuri-urdin koadroduna.
Sailak eta Jarduerak
Iruñeko Algarak une honetan bi sail ditu, kiroletan bi futbol talde ditu, zelaikoak zein pistakoak, Boscos trofeoan parte hartzen dutenak.
Dantza taldea astelehenero aritzen da dantzan eta Aldapako San Fermin eta San Fermin egunak girotzen dituzte.
Jardueren artean, ordena kronologikoan, bazkideentzako mus txapelketa nabarmenduko genuke, amaieran sari banaketarekin.
Korrikari babesa eta parte hartzea.
Txotx irekieraren ospakizuna Astigarragako sagardotegi bat bisitatuz.
Inauteri-jaia, peñaren lokaletan kontzertua eta jende guztiarentzat irekita.
Peñaren eguna bazkideentzako eta laguntzaileentzako bazkari herrikoiarekin, kontzertua eta txarangaren irteera auzoko kaleetan zehar.
Txikien arratsaldea San Ferminetan margotuko den pankarta txikia margotzeko, merendola eta guzti.
San Fermin jaietan, azpimarratzekoak dira jaietako egun guztietan lokaletan egiten diren kontzertuak, bazkidearen eguna herri bazkariarekin eta bazkide txikiaren eguna txarangarekin, bazkaria eta puzgarriak txikienentzat. Jaiei amaiera emateko potxada herrikoia ospatzen da peñaren lokaletan.
Aldapako San Ferminetan, Auzo Elkartearekin eta Jai gunearekin elkarlanean aritzen dira ekitaldiak antolatzeko. Txaranga auzotik irtengo da, peñako kontzertuak girotzeko eta amaitzeko.
Olentzeroren eta Errege Magoen etorrera ere antolatzen da, txikienei opariak emanez, eta ez hain txikiekin ekintzak egiten dira.
Eta urtea ixteko peñaren irekiera kotilioirako eta kontzertua gau zaharrean.
Txarangak
Egungo txaranga: Jaiak. Aurreko txaranga: Riau Riau.
Pankarten egilak
Balda, Iñaki Elso, Esteban.
Senidetzeak
Calasparra (Murtzia)
Argazkiak mintzo
Iruñeko Peñek urtean zehar antolatzen dituzten ekimen eta jarduera ezberdinen argazkiak, benetako protagonista diren horiek, peñetako gizon-emakumeek, interpretatu eta azalduta.
KOKAPENA
Abestiak